Harremanak eta maitasuna
Pertsonekin batzen gaituzten lotura guztiak dira harremanak. Lotura da, baina ez soilik bikotearena. Harremanak erromantikoak, familiakoak, lagunartekoak… izan daitezke. Eta, gehienetan, konplikatuak dira, inork ez baitigu irakasten lagunak izaten, borrokak gainditzen, bikotekide ona izaten…
Harremanak eraikitzea ikaskuntza polita izan daiteke, baina batzuetan polita da norbaitekin horretaz hitz egin ahal izatea. Harremanei buruz norbaitekin hitz egin beharra baduzu, ez izan zalantzarik eta galdetu.
MAITASUNA
Gaztaroa ikaskuntzaz eta esperimentazioz betetako garaia da. Eta garai horretan, lehen aldiz hasten gara maitasuna sentitzen. Maiteminduta egotea sentsazio zoragarria izan daiteke, baina, baietz beldurtu? Oso emozio indartsua da, eta segurtasunik eza edo estresa sentiaraz diezaguke. Garrantzitsua da, behar izanez gero, gertatzen zaizunaz hitz egiteko guneak aurkitu ahal izatea, une hauetan:
- Pertsona horrengan baino ez duzu pentsatzen, eta hainbeste da ezen mina eragiten baitizu?
- Maitatua ez izatearen beldur zara?
- Urduri zaude edo kontzentratzea kostatzen zaizu?
- Ez dakizu nola adierazi edo esan sentitzen duzuna?
Maitasunean ez dago gako magikorik, baina dagoeneko sentsazio horietatik igaro den jendearekin hitz egin dezakezu eta ulertu zaitzakete. Nahiago baduzu, galdera anonimoren bat egin dezakezu foroan, zu bezalako gazteek erantzun diezazuten. Elkarrekin gaude honetan!
Pregunta a otros chicosJELOSKORTASUNA
Emozio guztiz logikoa eta legitimoa da jeloskortasuna, baina tranpa-emozio bat da, arrazoi askorengatik sor daiteke eta: arbuioaren beldurra, bertan behera uztearen beldurra, gabezia-sentipena, konparazioa… Oihartzun-kamera batean sar gaitzakete jeloskortasun-emozioek, eta bertan galduta sentitzen gara. Horregatik, primerakoa da zu gidatuko zaituen norbait izatea.
Bazenekien « Jeloskortasun » hitza kaxa-hitza dela, esanahi asko gordetzen dituelako oso desberdinak? Reid Mihalko autorearen arabera, jeloskortasuna olagarro baten antzerakoa da; izan ere, sentipen horren atzean 8 emozio oso desberdin egon daitezke. Horietako zein egokitzen da gehiago zure sentipenari?
- Segurtasunik eza. Harremana ahula dela sentitzen badugu, jeloskor egon gaitezke.
- Pertsona galtzeko beldurra. Beldur gara pertsona horrek gu ez maitatzea gehiago.
- Baztertzeari beldurra. Beldur hauetan oinarritzen da: “Ez naiz behar bezain ona”, “ez naiz polita”, “ez naiz interesgarria”…
- Bakardadeari beldurra. Bakarrik egoteak geure burua aurrez aurre jarri ohi du, eta huts egin dugula uler daiteke. Hala ere, bakardadea bizitzaren parte da.
- Jabetza eta kontrola. Gauzak kontroletik kanpo daudela sentitzen dugu, eta ondoeza sortzen digu. Baina, kontrola ez da beti aukerarik onena. Bikotekideari min egiten diogu eta gehiago urruntzen dugu.
- Ondo tratatzen ez gaituztela sentitzea. Agian, gure egoera ez dela bidezkoa uste dugu, bikotekidearen bizitzarekin alderatzen baitugu.
- Gutxiagotasun-sentsazioa. Beste pertsona baino gutxiago senti gaitezke eta jeloskortasun hori inbidian oinarritzen da.
- Gabezia-sentipena. Askotan, jeloskortasuna pizten da gure beharrak ez ditugulako beteta sentitzen. Jeloskortasuna, batzuetan, erlazio ziztrinen emaitza baino ez da izaten.
Horretaz hitz egin nahi duzu? Sartu gure foroan galderak egiteko eta horretaz hitz egiteko zu bezalako beste gazte batzuekin.
Habla con otros chicosEZ NABIL NESKA/MUTILETAN…
Gure gizartean, neskatan/mutiletan ibiltzea balidazio, inklusio edo gure balioaren isla gisa ikus daiteke. Mutilak garen aldetik, ligatzen jakiteko presio handia sentitzen dugu. Bikotea lortzeko ezagutzen dugun modua da eta, orokorrean, lehen urratsa eman behar izaten dugu mutilok. Normala da galduta eta estresatuta sentitzea!
Arazoa da, askotan, horretaz hitz egin nahi dugunean, teknika manipulatzaile eta ez oso errealistak ematen dizkiguten pertsonak baino ez ditugula aurkitzen, gustatzen zaizun neskarengana hurbiltzeko.
Horri buruz, esperientzia-urteetan baliatu ditugun zenbait puntu:
- Ez hartu pertsonalki “ezezko” bakoitza. Neska batek arrazoi asko izan ditzake ezetz esateko. Baliteke bikotekidea utzi berri duela, lagun batekin haserretu dela izatea, egun txarra izatea, edo agian norbaitekin hasi dela. Betiere, ez zaituzte zugatik errefusatzen, hamaika arrazoi egon daiteke, ez pipertu.
- Ikasi igartzen ezetza jasotzearen xehetasunak. Modu askotan esan diezadakete ezetz, eta hobe da garaiz egitea atzera, egoera behartzen aritzea baino, desatsegina izan arte. Askotan, lotsagarria da errefusatzea edo batzuetan ez dakigu egiten. Hobe da erraztea ezetz esatea, ezen, benetan egon nahi duzu zurekin egon nahi ez duen pertsona batekin?
- Ez tematu. Ez tematu, benetan. Tematzeak ez du “ez” hori “bai” bihurtuko. Asko erakusten dugu beste pertsonaren mugak errespetatzen jakin badakigula. Gainera, ona da min gehiago ez pairatzea; benetan, denbora eta energia xahutu nahi duzu nahi ez zaituen pertsona konbentzitzen? Bizitzak aurrera segitzen du, hobe onartzea eta zureari ekitea.
- Ez geratu gaizki. Mutil aaaasko ikusi ditugu dena kakazten, esaterako, nahi ez ditugun argazkiak bidaliz (potroargazkia), edo berotzeko proposamenak eginez, harira etorri gabe. Benetan, gomendio bat oparituko dizugu: inork ez du zakilaren argazkirik nahi. Baimenik gabe bidaltzen baduzu, oso gaizki geratuko zara, egon zitekeen interesa hondatzen duzu eta, ziur asko, bere lagunei txarto hitz egingo die zutaz. Sexting-ak BETI izan behar du baimendua; gainerakoa pailazoarena egitea da.
- Kontuz ghosting-arekin. Gune digitalean desagertzea ooooso erraza da aspertzen bagara edo interesa galtzen badugu. Hori egiten badizute, saia zaitez onartzen; askotan jasoko ditugun portaerak dira, ziurrenik ez da zuregatik, une txar bategatik baizik, sareen estutasunagatik edo beste mila arrazoirengatik. Horrelakorik jasotzea ez da gustukoa izaten. Hortaz, zu ere saia zaitez ez egiten. Azalpen bat ez du batere kostatzen. “Aizu, atsegin nauzu, baina ez nago oso prest, oraingoan”, Aizu! Bolada arraro batean nago, ez da zuregatik, baina hitz egiteari uztea nahiko nuke”. Badakit, batzuetan, ez dela goxoa hori idaztea, baina, benetan, asko eskertuko dute eta oso ondo geratuko zara.
Hemen, Broders-en, aparteko gunea duzu ligatzeko gaiaz hitz egiteko: zer egin dezakezu eta nola sentitzen zara.
Accede al chat anónimo
Español
English