Arrakasta izatea

Nori ez zaio gustatzen arrakasta izatea, diru asko irabaztea eta ospea lortzea? Azkenaldian, hori agintzen diguten gizon asko ikusten ditugu sare sozialetan: ikastaroak eta eguneroko teknikak eskaintzen dizkiguten gizonak, antolatuagoak izateko eta lortu nahi dugunari etekin hobea emateko. Hori apartekoa da, ezta? Bada, zer esango zenuke esaten badizugu eduki horietako asko zu harrapatzeko, zure dirua lapurtzeko eta bakarrago sentiarazteko diseinatuta daudela?

Desde hace unos años, se han viralizado hombres que te ofrecen sus servicios como mentores y que te prometen convertirte en la mejor versión de ti mismo y hacerte alcanzar el éxito si les Duela urte batzuetatik hona, aholkulari gisa zerbitzuak eskaintzen dizkizuten gizonak egin dira biral, eta zure buruaren bertsio onena bihurtzea eta arrakasta lortzea hitzematen dizute, sareetan jarraitzen badituzu edo haien ikastaroetan parte hartzeko sarbidea erosten badiezu. Baina, zutaz aprobetxatzen ari dira. 

Bizi garen kultura lehiakor honetan, irakatsi digute arrakasta lortuko dugula marrazo bihurtzen bagara, ahulezia erakusten ez badugu eta dena kontrolpean mantentzen badugu; baina, hori urrun dago gugandik onena ateratzetik. Bidean, gehienok ez dugu dirurik lortuko eta, gainera, lagunak eta familia galduko ditugu. Are bakarrago egongo gara, eta horrek zaurgarriago egiten gaitu, eta gainera errazagoa egiten zaie gezurra irentsarazten saiatzea.

Bakarrik edo zapuztuta sentitzen bazara, nahi duzuna ez duzulako lortzen, hitz egin dezagun! Hemen, doan da eta ez dizugu kerik saltzen.

Galdetu txatean

MATERIALISMOA

Ez zara daukazuna. Balio materialista horiek izateko modu bat elikatzen dute non garrantzitsuena bistatik galtzen den: pertsona gehienen kasuan, harreman gogobetegarriak, maite dituen jendea eta hazteko denbora librea dutenean dator zoriontasuna.

Gazteen zoriontasunari buruzko munduko ikerketa zabalenaren arabera, Harvard Unibertsitateak egina, zoriontsu egiten gaituena harreman politak eta epelak dira, eta ez ahalegina eta diziplina. Argi dago dirua garrantzitsua dela, baina batzuetan uste dugu diruarekin dena konponduko dela, eta ez dugu kontuan hartzen hori lortzeko galtzen dugun guztia.

Nekez izango zara aberatsa influencer-ikastaroen bidez, eta, gainera, hori lortzeko, zoriontsu egin zaitzaketen gauza askori uko egingo diozu: lagunak, bikoteak, zuretzako denbora, lasaitasuna eta bake mentala. Pentsatu al duzu inoiz sareetan lan egiten duten pertsonek duten estresa? Guk geuk esango dizugu: asko.

ZER DA “BALIO HANDIKO GIZONA”?

Pertsonen balioa definitzea daukaten boterearen edo diruaren arabera, oso sinplista da eta oso pentsamolde mugatuaren isla da. Pentsatzen badugu zeri ematen diogun balioa eta zergatik, agian geure buruari galdera hauek egin diezazkiokegu: Zergatik ez da balio handia lagunak zaintzen jakitea eta jendeari gustatzea ni hurbil edukitzea? Zergatik ez da balio handia entzutea eta besteek nigan konfiantza izatea? Zergatik ez da balio handia balio etiko argiak edukitzea eta horien alde borrokatzen jakitea?

Zeri ematen diogu balioa? Bere burua eta irabazten duena bakarrik ardatz dituen pertsona izatea? Zergatik egiten dugun pentsatu duzu? Aholkulari horiek konbentzitu zaituzte beren bizimodua ideala dela, baina, benetan, ez dakigu lagunik duten, bikotekideek pertsona ontzat hartzen dituzten, zoriontsuak diren edo ispiluari begiratzen diotenean ikusten dutena gustatzen zaien. Eta zu? Zer pertsona-mota izan nahi duzu? Horretaz hitz egin nahi duzu?

Zatoz berriketara

ZURE TRISTURAK DIRUA EMATEN DIE

Normala da baloratua eta ikusia izan nahi izatea. Dena dela, galdetu zure buruari on egiten dizun (zuri edo zure inguruko jendeari) ikusia izateko honela bihurtu behar izatea: bihozgabea, komunikazio gutxikoa eta, besterik gabe, dirua pilatu nahi duena.

Zergatik gomendatzen dizute zenbait aholkularik lagunak eta familia alde batera uztea? Modurik errazenetako bat delako zu isolatzea, haien edukietara lotzeko. Bakarrik sentitzean, tristeago zaude, eta gero eta pisu gehiago ematen diezu bere aholkuei. Ez oparitu ez zure dirurik, ezta denborarik.

Fitnessa fisikoa baino zerbait garrantzitsuago dago, fitnessa soziala da. Gure harremanak zaintzea giharrak zaintzea bezalakoa da, eta hori funtsezkoa da zoriontsu izateko. Gure foroan, nola zauden esan dezakezu eta zu bezalako beste mutil batzuekin konektatu:

Konektatu beste haurrekin