Broders mutil eta gizon gazteentzat pentsatutako espazio bat da; helburua da hitz egitea, zalantzak partekatzea, komunitatea sortzea eta laguntza eskatzea.
Gure foroaren bidez, era guztietako gaiei buruzko galdera, erantzun eta ikuspegiak partekatu ditzakezu: harremanak, gaurkotasuneko gaiak, osasuna, eta abar. Bertan, beste mutil batzuekin hitz egin dezakezu modu anonimoan; horrela, zuen identitatea babestuko duzue. Iritziak eta ideiak errespetatzen dira, betiere adeitsuak eta errespetuzkoak badira. Anonimotasuna ziurtatzeko, adi egongo gara mezuekin, datu pertsonalik, iraingarririk edo publizitatekorik egon ez dadin.
Bróders taldeko pertsona batekin modu anonimoan hitz egiteko txata ere badugu. Boluntarioek prestakuntza espezifikoa jaso dute, eta laguntza dute zuri entzuteko, arreta emateko eta, behar izanez gero, espezialistengana bideratzeko.
Profesional batekin konfidentzialki eta doan hitz egin nahi baduzu, hitzordua eska dezakezu.
Bróderseko «Gaiak» atalean, testu eta bideoak daude, zure interesekoak izan daitezkeen gaien ingurukoak: harremanak, arrakasta, sexualitatea, estetika…. Gaian gehiago sakondu nahi izanez gero, azalpen-bideoak eta testu luzeagoak ere eskura ditzakezu.
Fundación Iniciativa Social (FIS) eta Laintersección ari dira bultzatzen Bróders.
Fundación Iniciativa Social fundazioak maskulinitateekin, berdintasunarekin eta parte-hartze sozialarekin lotutako gaiak lantzen ditu, eta esperientzia handia du gazte eta helduen artean berdintasunezko maskulinitatea sustatzeko proiektuak koordinatzen. Hemen ikus ditzakezu proiektu horietako batzuk.
Lainterseccion kolektibo bat da, komunikatzaile, prestatzaile, ikertzaile eta dinamizatzaileek osatua, gai sozialei buruzko kanpainak eta proiektu kolektiboak bultzatzen dituena, hala nola feminismoak, migratzaileen eskubideak eta LGTBIQ+ edo aktibismo klimatikoa. Hemen kontsulta daiteke gazteen maskulinitateei buruz egindako lana.
Bróders, nolanahi ere, proiektu kolektiboa da, bertan erakunde eta profesional askok parte hartzen baitute. Txatari erantzuten, 40 bat inguru lagun ari da lanean, eta proiektuari laguntzen eta aholkuak ematen, 200 bat laguneko komunitate bat.
Elkarte hauek dihardute Brothersekin lankidetzan
Parte hartu nahi baduzu edo ideia edo proposamenen bat baduzu, idatz iezaguzu kaixo@broders.es. helbide elektronikora.
Proiektuari eta laguntzeko moduei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, eman izena gure buletinean.
FIS taldeko parte bat da, Bróders-eko kontsultei erantzuten dieten boluntarioak eta adituak koordinatzen dituena.
Honako hauek finantzatzen dute:


Español
English