Albisteak eta Fake News / Albiste faltsuak
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek orain arte ikusi ez dugun garapena lortu dute, eta, horri esker, munduaren beste aldean gertatzen diren gauzen berri izan dezakegu berehala. Zoritxarrez, Internetek eragindako boomarekin albiste faltsuen, egiaztatu gabeko informazioaren eta asmo txarreko datuen booma ere gertatu da.
Informazio mota horrekin, talde zaurgarrienetako bat gara gazteak, egunero kontsumitzen ditugun edukien kantitateagatik eta faltsutasuna detektatzeko dugun zailtasunagatik. Save The Children elkartearen arabera, Espainiako gazteen erdiek baino gehiagok zailtasunak dituzte albiste bat noiz den faltsua identifikatzeko.
Bazenekien, gazteen artean, gizonezko gazteok askoz ere joera handiagoa dugula sinesteko eduki-sortzaileak informazio-iturri fidagarriak direla? Gizonezkoen % 23 uste dugu iturri fidagarriak direla, nesken % 9ren aldera.
Albiste faltsuek eta informazio okerrak estereotipo negatiboak, bizi-eredu irrealak edo gorroto-diskurtsoak elika ditzakete, mesfidantza, eszeptizismoa eta amorrua sortuz. Ez dugu ahaztu behar norbaitek albiste faltsu bat asmatzen duenean desinformatzeko edo manipulatzeko borondatea izaten duela. Ekitaldi politiko edo osasun publikoko gaiei buruzkoak direnean, esaterako, oso ondorio larriak izan ditzakete.
Hitz egin dezagun Interneti buruz eta ditugun zalantzei buruz!
Galdetu zer nahi duzun
NOLA DETEKTATU ALBISTE FALTSUAK
Albiste faltsuak detektatzen eta zure pentsamendu kritikoa garatzen ikasi nahi baduzu, hona hemen teknika batzuk:
- Iturria egiaztatu: Nork argitaratzen du? Komunikabide ezaguna da? Badu egiazkotasun-historiarik? Zein da web-domeinua? Ezohiko hedapena dituzten domeinuak edo beste batzuk imitatzen dituztenak alerta-seinale izan daitezke. Beste iturri batzuek babesten dute informazioa? Bilatu albisteen berrespena hedabide fidagarrietan.
- Aztertu edukia: Titularra sentsazionalista ala gehiegizkoa da? Izenburu deigarriak erabili ohi dituzte gezurrek, arreta erakartzeko. Hizkera emozionala ala probokatzailea da? Albiste faltsuek emozioetara jotzen dute askotan, erreakzio oldarkorrak sortzeko. Ortografia-akatsak ala akats gramatikalik dago? Hedabide profesionalek kontu handiz jarduten dute idazketarekin.
- Erreparatu irudiei: Irudia manipulatu da? Erabil itzazu irudien alderantzizko bilaketa-tresnak, argazkiaren jatorria aurkitzeko eta aldatu den jakiteko. Irudia bat dator albistearen testuinguruarekin? Batzuetan, testuingurutik ateratzen dira irudiak, baieztapen-faltsu bat babesteko.
- Egiaztatu data: Albistea berria da? Askotan, gezurrek albiste zaharrak birziklatzen dituzte, egungoak direla sinetsarazteko.
- Fida zaitez zure senaz: Zerbait arraroa edo susmagarria dela iruditzen zaizu? Zerbait desegokia bada, sakonago ikertu.
Jarraian, zenbait ariketa dauzkazu zure pentsamendu kritikoa entrenatzeko eta, gezurrak eta albiste faltsuak detektatzeko trebetasunak hobetzeko.
- Izenburu sentsazionalisten ehiztaria: Egunero, ikusi duzun edozein albisteren izenburu deigarri bat aukeratu. Ondoren, iturria sakon ikertu, erreparatu datuei eta, egiaztatu informazioa zehatza eta objektiboa dela. Koaderno edo dokumentu digital txiki bat sor dezakezu zure aurkikuntzak erregistratzeko eta ikasi zenuenari buruz hausnartzeko.
- Desmuntatu eguneroko gezurra: Egunero, susmagarria iruditzen zaizun edo sare sozialetan eztabaida handia sortu duen albiste bat bila dezakezu. Jarraian, aztertu albistea, gezurrak detektatzeko gorago jarritako teknika batzuk erabiliz. Ondorioak partekatu ditzakezu lagun edo senideekin, eta horri buruz eztabaidatu.
- Irudiak eta bideoak egiaztatzea: Sare sozialetan, aurkitu irudi edo bideo birala eta egiaztatu benetakotasuna. Erabili lineako tresnak, hala nola Reverse Image Search, irudiaren edo bideoaren jatorrizko iturria bilatzeko. Ikertu manipulatu den edo testuingurutik atera duten, eta bilatu iturri fidagarriak informazio bisualaren egiazkotasuna baieztatzeko edo gezurtatzeko.
Zalantzarik duzu? Zerbaitek kezkatzen al zaizu? Gogoratu hemen gaudela zuri laguntzeko.
Bilatu erantzunak
Español
English