Txateatu pribatuan

Txateatu pribatuan

Txateatu gure taldeko kide batekin modu anonimoan

Gure txata astelehenetik ostiralera dago irekita, 18:00etatik 21:00etara (Espainia penintsularreko ordutegia).

Zuk erabakitzen duzu: burutik pasatzen zaizun edozein ideia edo sentimenduri buruz idatz dezakezu. Entzungo dizugu, eta lagundu. Ez duzu zure burua identifikatu behar, elkarrizketa anonimoa eta konfidentziala izango da.

Txat hau eramaten dugunok boluntarioak gara, eta prestakuntza eta aholkularitza dugu gazteekin lan egiteko. Isiltasun-botoa daukagu, eta horrek esan nahi du txatean esaten diguzuna bertan geratzen dela. Bilatzen duzun informazioa ez badugu, beste kanal batzuetara bideratuko zaitugu.